72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Legariako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa, eta erabaki hori argitaratu zen 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta jarraian haren laburpena argitaratzen da.

Legarian, 2022ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %54,9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Administrazio-araubideko langileak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %54,9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L2204787