72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Udalean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Francisco Orrio Espelosinek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, bat etorriz ezarrita dagoenarekin 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak martxoaren 24ko 25/2022 ebazpenaren bidez honako erabaki hau hartu du:

1.–Francisco Orrio Espelosin zinegotziaren esku uztea ezkontza hori egitea.

2.–Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2204426