72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da espedientea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hala bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2022ko martxoaren 25ean.–Kudeaketa-Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2204479