72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalaren 2022ko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak hasiera batez onetsi eta erabakia argitaratu ondotik, orain betearazteko oinarrien aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarri onetsiak interesdunen eskura daude Uharteko Udalaren idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://huarte.sedelectronica.es/transparency/067cb975-b911-4154-b1dd-0af03aa6a7dd/

Uharten, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2204511