72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantzan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta aldatu egin zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Berriobeitin, 2022ko martxoaren 28an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

10. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Administrazio espedientea irekitzean sortzen da ordaintzeko betebeharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren emanen da.

Subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik egiten ez bada ordenantza honetan ezarritako ezkontza zibila, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa honako hau izanen da: 100,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2204547