72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako 2022-2023 ikasturterako prezio publikoak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2022-2023 ikasturterako.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Barañainen, 2022ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2204808