72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoaren aldaketa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2022ko martxoaren 28an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2204642