72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2022ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022. urterako aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Abartzuzan, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2204442