72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

561/2022 Ebazpena, 2022ko martxoaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 15ean hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 15ean hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu da.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2022ko otsailaren 18an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2022ko urtarrilaren 19an emandako 70/2022 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2022ko martxoaren 15ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko epaitegietan, hilabete bateko edo bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK.

2022. Urteko ekitaldia

A. Sortzen diren lanpostuak.

Honako lanpostu hau sortu da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ZABALPENAREN ATALA

–OLko kudeaketaria:

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 866.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: %35.
  • Lanpostuaren osag.: %6,73.

Justifikazioa: Ataleko plantilla berregituratzea, eta beharrezkoa den lanpostu bat sortzea unitateari dagozkion prozedurak kudeatzeko.

B.–Lanpostu aldaketak.

B.1. Lanpostuen espezialitatearen aldaketa.

Lanpostu honen espezialitatea ezarri da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / INGENIARITZA SAILA-LABORATEGIARI LAGUNTZEKO UNITATEA

LANPOSTU
ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO ESPEZIALITATEA

AMAIERAKO ESPEZIALITATEA

525

LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIALA

-

ELEKTRONIKA

Justifikazioa: Plantillan jada badagoen baina espezialitatea zehaztu gabe zuen lanpostu bati dagokion espezialitatea ezarri da. Ingeniaritza Sailak hala eskatuta, Elektronikako espezialitatea aukeratu da premia elektronikoak handitu direlako. Gaur egun, lanpostu bakarra dago espezialitate horrekin.

C.–Lanpostuen amortizazioa.

Lanpostu hau amortizatu da:

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ZABALPENAREN ATALA / KULTURA ETA KIROL UNITATEA

–Arduraduna (Kulturako eta Kiroletako Bulegoa).

  • Maila: B/C&.
  • Lanpostuaren zk.: 267.

Justifikazioa: Plantillaren egitura benetako beharretara egokitzea OLko kudeaketariaren lanpostu berria sortu eta gero.

Iragarkiaren kodea: F2203902