72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Creanavarra ikastetxeak dituen baimenak aldatzen dituena, titularraren izena aldatzearen ondorioz.

Ikusirik instrukzio-espedientea, Creanavarra Arte Digital y Tecnología SLk aurkeztutako eskaeraren ondoriozkoa, alegia, Iruñeko Creanavarra ikastetxe pribatuaren entitate titularraren izen-aldaketa dela kausa hezkuntza sistema britainiarreko Diseinuko eta Atzerriko Irakaskuntzetako Goi mailako Graduko irakaskuntzak eman ahal izateko baimena aldatzeko eskaerak eragindakoa.

Ikusirik entitate titularrak aurkeztu duen dokumentazio notariala.

Ikusirik, batetik, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua (foru dekretu horren bidez ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuek baimenak eskuratzeko prozedurak), eta, bestetik, Espainian dauden Atzerriko Ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikulua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren ikastetxe pribatuek daukaten baimena aldatzea:

–Iruñeko Creanavarra diseinuko goi-mailako ikastetxe pribatu baimendua; ikastetxearen kodea: 31014384.

–Iruñeko Creanavarra atzerriko ikastetxe pribatua; ikastetxearen kodea: 31014633. Entitate titularraren izena aldatu egin da, eta orain Creanavarra Arte Digital y Tecnología SL da izendapena, kasu guztietarako.

2. Aditzera ematea titularrak, bere izendapen berriaz, ikastetxe horiengan eragina duten indarreko legeek ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak izaten jarraituko duela.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko Arte Eskolara –hari atxikita baitago Creanavarra– eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2203809