72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

740/2022 EBAZPENA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2020-2021 ikasturteko Aparteko Sariak, errektoreak 139/2022 Ebazpenaren bidez iragarri zituenak.

Ikusirik errektoreak 2022ko otsailaren 3an emandako 139/2022 Ebazpena, zeinaren bidez 2020-2021 ikasturteko Aparteko Sarien deialdia egin baitzuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NAO, 42 zk., 2022ko otsailaren 28koa).

Ikusirik sariak emateko proposamena, 2022ko martxoaren 14koa, Aparteko Sariak emateko Araudiarekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 217 zk., 2019ko azaroaren 4koa).

Ikusirik Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena eta ebazpen proposamena, eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen oniritzia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2020-2021 ikasturteko ikasketen amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren ikasleei.

Bigarrena.–Dagokion gastua, 12.300 euro, 2022ko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 partidari esleitzea, eta sariaren esleipendun bakoitzari 300 euro ordaintzeko agintzea; saridunak eranskinean ageri dira (2022/0000041 espedientea).

Hirugarrena.–Emanen ez den aparteko sari bati dagokion 300 euroko zenbatekoa libre uztea. Sari hori ez da emanen baldintzak betetzen dituen tituludun bat ere ez dagoelako.

Laugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saritu bakoitzari jakinaraziko zaizkio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari, Graduko Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Beken eta Tituluen Bulegoari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

ERANSKINA, 2022KO MARTXOAREN 30EKO 740/2022 EBAZPENARENA. EBAZPEN HORREN BIDEZ ESLEITU EGITEN DIRA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO 2020-2021 IKASTURTEKO APARTEKO SARIAK

TITULAZIOA

IKASLEA

KALIFIKAZIOA

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

PANERO VITAL, Laura

7,452

Gradua Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzan

AZPARREN DOMÍNGUEZ, Leire

8,771

Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan

RESANO GOIZUETA, Paula

8,823

Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan

GARMENDIA GARCÍA, Camila

9,265

Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean

GARROTE ACHOU, Chajira Camila

8,629

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

DEL CASTILLO VICENTE, José María

8,776

Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan

CHOCARRO ÁLVAREZ, Diego

7,585

Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan

PASCUAL LEZAUN, Nerea

8,449

AYECHU ABENDAÑO, Ada

8,070

Gradua Informatika Ingeniaritzan

PASCUAL CASAS, Rubén

9,178

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

COMPAINS ZORROZA, Jorge

8,149

Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa

MUGUIRO MARIÑELARENA, Mikel

9,196

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

DUNG DANG, Phuc Yau

9,47

Osasun Zientzien Fakultatea

Gradua Erizaintzan

SANJUAN MATUTE, Maite

9,201

GALE ZAZU, Sara

9,185

Gradua Fisioterapian

OLLO MARTÍNEZ, Iranzu

9,073

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

IRIARTE TORRES, Beatriz

9,495

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Gradua Ekonomian

IRIARTE GURRUTXAGA, Nerea

8,932

Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

BARANDIARAN LASA, Josune

9,075

IRIARTE GURRUTXAGA, Nerea

8,891

TOMLINSON GARRO, Alexandra María

8,771

MARTÍNEZ SORONDO, Jon

8,768

ARMENTIA URIBE, Lexuri

8,727

Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan

REDÍN RESANO, Javier

8,553

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

VALERO PALOMO, María Virginia

9,265

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ, Natalia

9,291

BUSTINCE ZOZAIA, Ane

9,290

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

CILVETI PÉREZ, Julen

9,384

GONZALEZ PEREZ, Andrea

9,259

PASTOR CRESPO, Sara

9,087

LACRUZ FRAGO, María

9,073

Gradua Soziologia Aplikatuan

BANEGAS ACIN, Claudia

7,283

Gradua Gizarte Lanean

POLIDO LÓPEZ, Patricia

8,903

LANCIEGO ESPARZA, Michelle

8,565

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan

HERMOSO DE MENDOZA SAN JUAN, Ainara

9,485

FERNÁNDEZ GARDE, Iris

9,412

Zientzia Juridikoen Fakultatea

Gradua Zuzenbidean

PÉREZ ZUBILLAGA, Xabier

8,935

BARANDIARAN LASA, Josune

8,919

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

LACALLE GARRALDA, Miren

7,610

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran

VERGARA CONTRERAS, Leire

8,876

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

PEREIRA FERREIRA, Thais

8,509

Iragarkiaren kodea: F2204917