66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera aldatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 102/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zen. Foru dekretu horren 6. artikuluan arautzen da Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera, eta adierazten da ezen, Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen atxikita, hango kontseilari titularrak izendatuko dituela Kontseiluko kideak, foru agindu bidez. Lehenago, Nafarroako Gobernuko departamentuek eta Kontseiluko kide diren gainerako erakundeek ofizialki jakinarazi beharko diote Kontseiluko idazkariari zer ordezkari izanen duten, eta horrek indarrean iraunen du legegintzaldi osoan, non ez den kausa arrazoitu bat gertatzen aldaketa proposatzeko. Era berean, artikulu horretan bertan adierazten da aldaketaren proposamena egin daitekeela izendapena egin zen bide bera erabiliz eta arrazoiak emanez. Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen atxikita, horren titularraren foru aginduaren bidez onetsiko da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eskaera egin du Joseba Asiáin Albisu jauna, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, izenda dadin Kontseiluko kide, Pablo Roncal Los Arcos jaunaren ordez.

Horiek horrela, Nafarroako Estatistika Institutuak proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Joseba Asiáin Albisu jauna, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari aritzeko, Pablo Roncal Los Arcos jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Nafarroako Estatistika Institutuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 16an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2203976