66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 667. eta 668. lurzatietarako onetsia. Hirigintzako araudia

Jendaurrean jartzen da Olaztiko 3. poligonoko 667. eta 668. lurzatietako xehetasun-azterketa, zeina Osoko Bilkurak onetsi baitzuen behin betiko 2016ko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bidez; hori dena, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluari (lege horren bidez arautzen dira toki araubidearen oinarriak) eta, orobat, hirigintzako araudiari.

Argitaratzen den araudiaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Olaztin, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203992