66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Akats zuzenketa Udal Plan Orokorrean, Acedoko 4. poligonoko 52. lurzatiari dagokionez

Mendazako Barrutiko Udalak, martxoaren 16an egin osoko bilkuran, babes harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 109.2 artikuluan, erabaki zuen zuzentzea Mendazako Udal Plan Orokorreko akats materiala, Acedoko 4. poligonoko 52. lurzatiari buruzkoa, ez duelako hirigintzako definiziorik, ez dagoelako ezein eraikuntza-taldetan sartuta, ez dagoelako antolamendutik kanpokotzat deklaratua (3.1 planoa), ez zaiolako esleitu inolako erabilera xehaturik, eta ez dagoelako lagapen bidezko bide-handitze gisa jasoa. Hartara, lurzatiak 3.1 planoan agertu behar du G.3.–Birgaitzea-Berritzea bilbearekin, eta 4.1. eta 5.1 planoetan, bizitegi bilbe finkatuarekin edo antolamendu berrirako proposamenarekin.

Mendazan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2204453