66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Udal Plan Orokorraren babes-inguruneetan eguzki-plakak instalatzeko neurriak. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa Udal plan orokorraren antolamenduko determinazio xehakatuetan, Arbizuko Udalak sustatua.

Jendaurreko aldia hilabete batez igaro da, hasierako onespena argitaratu zenetik, eta ez da alegaziorik aurkeztu, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen dira Arbizuko Udal planaren antolamenduko determinazio xehatuak aldatzeko espedientearen hirigintza arauak.

Arbizun, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204343