60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-A-55

David Armendariz Gainzak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ur-ibilgua: Ubagua ibaia.

Hargunearen udalerria: Muetz-Gesalatz (Nafarroa).

Hargunearen kokapena: UTM ETRS89 (586855, 4733821), 30. eremua.

Erabileraren xedea: aziendarentzako hornidura.

Erabileraren kokapena: Genbe-Gesalazko 12. poligonoko 707. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

Gehieneko bolumena urtean: 19,2 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ubagua ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez, 2 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 10 m³-ko zisterna bateraino bultzatuko du ura. Zisterna hori behi-ustiategi estentsibo batera eramanen da, 40 azienda-bururentzat. Ura abuztutik irailera bitarte hartuko da, biak barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203560