60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2012-MC-16

Arroko erakunde honetako Uren Erregistroko A ataleko 5. liburukian, 109. orrian, inskribatua dago, behin-behinean, Larraun ibaian 2.000 l/s-ko aprobetxamendua egiteko eskubidea, Etxeberri Arakilgo udal mugartean, energia elektrikoa ekoizteko industria-erabilerarako.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluan xedatutakoaren babesean, erakunde honetan eskabide bat aurkeztu da ur publikoen kontzesio bat handitzeko, datu eta ezaugarri hauek dituena:

Eskatzailea: Electra Larraun SA.

Xedea: energia elektrikoa ekoizteko ur aprobetxamendu bat handitzea, Larraungo zentral hidroelektrikoa.

Eskatutako emaria: 8.000 l/s.

Ur-ibilgua: Larraun ibaia.

Udalerria: Etxeberri Arakil (Nafarroa).

Eskatutako emari handitzea %10etik gorakoa denez –behin-behinean inskribatutako emariarekin alderatuta–, bidezko da kontzesio osoa jartzea proiektuen lehiarako izapidearen mende, aldaketak barne, hala ezarrita baitago apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 151. artikuluan.

Iragarki hau aldizkari ofizial honetan argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, Ebroko Konfederazio Hidrografiko honetan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, lehian aurkezten diren beste eskaera batzuk, xede berbera dutenak, bai eta harekin bateraezinak direnak ere, betiere ezarritako potentzia mugaren barruan badaude (5.000 kVA).

Eskaerak bat etorriko dira 916/1985 Errege Dekretuak, 249/1988 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 2. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen duenarekin, eta 916/1985 Errege Dekretuak berak 3. artikuluan aipatzen dituen agiri eta proiektuak erantsiko zaizkie. Ez da tramitera onartuko 5.000 kVA-tik gorako potentzia instalatzeko eskaerarik, baina eskatzaileren batek aprobetxamenduaren potentzia handitu nahi badu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako tramitaziora jo ahal izanen du.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartzen ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute. Eskatzaile guztiak ager daitezke bertara; beraz, COVID-19aren ondoriozko neurriak aplikatzearren, bertaratuko direla berretsi beharko dute posta elektroniko bat superficiales@chebro.es helbidera igorriz, eta bertan adierazi goiburuan agertzen den espediente zenbakia. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203559