60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 807., 608. eta 609. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Villamayor de Monjardingo Udaleko alkate Eugenio F. Barbarin Luquinek, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Villamayor de Monjardingo katastroko 1. poligonoko 807., 608. eta 609. lurzatietan, Jaime Del Villar Tolosak sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak idatzia. Bertan planteatzen da beste antolamendu bat hiru lurzatietan, lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak antolatzeko, lau izarreko hotel xarmangarri bat eraikitzeko proiektuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Eugenio F. Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2203668