60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Hirigune Historikoaren Barne Eraberritzeko Plan Bereziko antolamendu xehatuko determinazioetan, birgaitze jarduketetako barne-lerrokadurei buruzkoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Alesbesko Hirigune Historikoaren Barne Eraberritzeko Plan Bereziko antolamendu xehatuko determinazio batzuk, hain zuen ere birgaitze jarduketetako barne-lerrokadurei buruzkoak, bat etorriz José Luque Valdivia arkitektoaren txostenarekin, espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2203767