60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 10. poligonoko 114., 115., 946., 278., 948., 279. eta 947. herri-lurzatien desafektazioan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2022ko martxoaren 14an egin osoko bilkura berezi eta premiazkoan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 17.630,24 metro koadroren desafektazioaren aldaketa 10. poligonoko 114., 115., 946., 278., 948., 279. eta 947. herri-lurzatietan, haien erabilera Samanes Miranda, Alfonsori eta Samanes Sanz, Sergiori lagatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2203806