60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Alduateko UE_ALD6.2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 24ko 14/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Alduateko UE_ALD6.2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Sustatzaileak dira María José Legarra Carrera, Amaia Artica Iturbide eta Ariane Artica Legarra.

1/2017 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulbeitin, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2202955