60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

S2 “Komentu Zaharra” sektorearen birzatiketa, 4. poligonoko
5. eta 199. lurzatietan. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdazubiko udalerriko “Komentu Zaharra” S2 sektorearen birzatiketa (4. poligonoko 5. eta 199. lurzatiak), Justo Arrechea Bidaur jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.

Urdazubin, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2203352