60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 4. poligonoko
5. eta 199. lurzatietan. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea hasteko baizik ez, Udalaren eta Justo Arrechea Bidaur jaunaren artean, kudeaketa-hitzarmena, Urdazubiko udalerriko Komentu Zaharra izeneko S2 sektoreko (4. poligonoko 5. eta 199 lurzatiak) aprobetxamenduaren %10aren ordezkapen ekonomikorako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztaileko 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Urdazubin, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2203350