60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 394. lurzatian. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2022ko martxoaren 8ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezi bat Uxueko 1. poligonoko 394. lurzatirako, Estíbaliz Gorostiza Yuntak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatutako egunkarietan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uxuen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2203826