60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aisialdirako baratzeen plan berezia, Tafallako Congosto,
Larrain eta Las Pozas alderdietan. Jendaurrean jartzea

Tafallako Udalak, 2022ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aisialdirako baratzeen plan bereziaren proiektua, Tafallako Congosto, Larrain eta Las Pozas alderdietan. Tafallako Udala da sustatzailea, eta helburua da eremua antolatzeko araudi xehatua ezartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2022ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2203181