60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1D/2022 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Unión Sindical de CC.OO. de Navarra (CC.OO.) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000103; lehengo gordailu zenbakia: 31/33).

Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera José Jesus Rodriguez Gil jaunak egin zuen, 31/2022/000009 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da Unión Sindical de CC.OO. de Navarra sindikatuaren Kontseiluak 2022ko otsailaren 11n egindako bilkuran erabaki zuela erakundearen estatutuak aldatzea, estatutu konfederaletara egokitzeko asmoz.

Pilar Arriaga García andreak sinatu zuen ziurtagiria, erakundeko idazkari gisa, eta, beraz, Unión Sindical de Comisiones Obreras de Navarraren akten idazkari gisa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2202942