60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Herri-lurraren desafektazioa 11. poligonoko 134. lurzatian, haizea neurtzeko dorre bat ezartzeko. Hasierako onespena

Honako honen bitartez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi duela katastroko 11. poligonoko 134. herri-lurzatia desafektatzea, haren erabilera lagatzeko M. Torres Desarrollos Energéticos SL merkataritza-sozietateari, haizea neurtzeko dorre bat ezar dezan.

Interesdun guztiek aztertu ahalko dute espedientea eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin.

Erriberrin, 2022ko martxoaren 15en.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2203803