60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, Autokontsumorako eguzki edo haize energien instalazioen aprobetxamendurako laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Autokontsumorako eguzki edo haize energien instalazioen aprobetxamendurako laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da.

Arradan (Murillo El Cuende), 2022ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2203407