60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Urbanizazio proiektua ARU-S-1.2 unitatean. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko martxoaren 9ko alkate ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio Urotzeko ARU-S-1.2. unitateko urbanizazio proiektuari, Idoia Larrea Viscarretek sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203773