60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, Ozkarizko
9 poligonoko 17. eta 396. lurzatietan. Hasierakoonespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Lizoainibar-Arriasgoitiko Udal Plan Orokorrean, Ozkarizko 9. poligonoko 17. eta 396. lurzatietan. M.ª Amparo Esparza Irigoyen eta Heraclio Jimenez Alba dira sustatzaileak.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203763