60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Birzatitzeko eta urbanizazio proiektuak 9. poligonoko
400. lurzatian. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dizkio Ozkaritzeko 9. poligonoko 400. lurzatiko birzatitzeko eta urbanizazio proiektuei, José Félix Liberal Artáizek sustatuak.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203367