60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Ordenantza, instalazio fotovoltaikoen ezarpena arautzen duena. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duen ordenantza, eta argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2203179