60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Finkak normalizatzeko proiektua UA-14 unitatean.
Jendaurrean jartzea

Elizagorriko Udalak, 2022ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elizagorriko UA-14 unitatean diren 14. poligonoko 51. eta 52. lurzatietako finkak normalizatzeko proiektua. Susana Pamplona Ruiz da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egunez, azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak egin daitezen.

Elizagorrian, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2203177