60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Elizagorriko Kontzejuak, 2022ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Elizagorrian, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2203176