60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Markalainen (Txulapain), 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2203372