60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko 1. poligonoko 215. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko martxoaren 3ko 2022-0312 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko 1. poligonoko 215. lurzatian, Construcciones Auztarri, SLk sustatua (1490/2022 esp.).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2203213