60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Urbanizazio proiektua, 1. poligonoko 356., 357. eta 358. lurzatietan. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko urtarrilaren 19an emandako ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektu bat, 1. poligonoko 356., 357. eta 358. lurzatietarako, Emilia Arcos Herasek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2203794