60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, APA 3 - Iparraldea kaleko pasealekuan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 3an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Plan Orokorreko hiri-jarduketarako plan berezia, APA 3 - Iparraldea kaleko pasealekuan, “Loperena Portillo Arquitectos SLk” idatzia eta Lizarrako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hilabeteko jendaurreko epea zabaltzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2203705