60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEUNTZA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Beuntzako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

“Beuntza-Larreta” mendia (Nafarroako onura publikoko mendien katalogoko 401 zenbakia); 59.384,76 euroko balorazioa du (BEZa kanpo). Larizio pinuak, pagoak eta aritzak dira.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Atezko Udaleko erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Atezko Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Beuntzan (Atetz), 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Mikel Eugi Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2203673