60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ehiza barrutia berritzea. Jendaurreko informazioa

Baztango Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 6. puntuan honako erabaki hau hartu zuen:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eskatzea Baztango Udalaren titularitatea duen ehiza barrutia berritzea, Urdazubi eta Zugarramurdi udalerrien, Narbarte eta Oieregi kontzejuaren lurrak barne eta Esteribar (44. poligonoa, 5, 6, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26 eta 27. lurzatiak), eta Udal honi bere eskubideak aitzinetik emanez legeak agindu bezala.

2. Lursailen lagapena isilbidez lortuko da (ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen ohiko publizitate-bitartekoetan argitaratuz).

3. Baztango Udala barrutiaren titular izendatzea, bertan parte hartzen duten toki-erakundeen ordezkari gisa.

4. Ehiza-barruti horren iraupen-epea 10 ehiza-denboralditarako ezartzea (10 denboraldi gehienez), 2030/2031 denboraldia azkena izanik.

5. Baztango Udalaren ehiza barrutiaren aprobetxamendua Baztango Ehiztarien Elkarteari zuzenean esleituko da, dagokion kontratua, horretarako eginen den baldintza pleguaren araberakoa, idatziz formalizatuz eta Ehiza Antolatzeko Plana onartzearen baldintzapean.

6. Tokiko Ehiztarien Elkarteari NA-10.061 Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Narbarte eta Oieregi ehiza-barruti publikoaren aprobetxamendua esleitzeko baldintza-agiria onartzea.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2203708