60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Hiri-jarduketarako plan berezia 7. exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 3ko 94/2022 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko 7. exekuzio unitatean, Azagrako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Azagran, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2203214