60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Herri-lurraren desafektazioa 4. poligonoko 166. eta 239. lurzatietan, erabilera lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Armañantzasko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, desafektazioa, ondoren erabilera lagatzeko, baita administrazio baldintzen agiria eta espedientearen eranskineko dokumentazioa ere. Espedientea jendaurrean egonen da iragarki hau argitaratu eta hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasiera bateko onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Armañantzasen, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2203674