60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, eguzki-energia berriztagarria ezartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agoizko udal-mugartean eguzki-energia berriztagarria ezartzea arautzen duen udal ordenantza. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea erregulatzeko udal-mugartean nola jarri eguzki-energia jasotzeko instalazioak, zelula panelen bidez edo panel kolektore termikoen bidez.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2022ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2203546