60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterlana, 5. poligonoko 767. partzelan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2022ko martxoaren 7ko Tokiko Gobernu Batzordearen akordio bidez, erabaki du hasiera batean 5. industriaguneko 767 partzelaren azterlana, Mikel Santamaria Rubio jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2203423