60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA - KIROLMANK

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez kirol teknikariaren lanpostuan behin-behineko ordezkapenak egiteko eta horretarako lan-poltsa bat sortzeko

Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzarrak oinarriak onetsi ditu, izangaien zerrenda bat eratu dadin hautaprobetan oinarritutako oposizio-lehiaketa bidez, Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol teknikariaren lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin. Helburua da teknikariaren behin-behineko ordezkapenak egitea eta lan-poltsa bat sortzea.

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskura ditzakete Udalaren www.lekunberri.eus webgunean eta egoitza elektronikoan.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Lekunberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Alde Zaharra, 41 - 31870 Lekunberri) 09:00etatik 14:00ak bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2020 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz. Horretarako, hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Lekunberrin, 2022ko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Joseba Ordoqui Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2203785