60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31E/2022 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean turismoaren arloko ikuskapena egiteko plana onesten baita, 2022. eta 2023. urteetarako.

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen arabera, turismoko ikuskapena da turismoaren kalitatea kontrolatzeko tresnetako bat, eta hartan ezartzen dira ikuskapen zerbitzuen eginkizunak: turismoaren arloan indarra duten xedapenak betetzen direla zaintzea eta egiaztatzea; azpiegitura turistikoen erabiltzaileen erreklamazio eta salaketen sorburu diren gertaerak egiaztatzea; eta dirulaguntzak jaso dituzten inbertsioak gauzatu direla egiaztatzea, besteak beste.

Bestetik, Nafarroako Turismoaren 2018-2025 Plan Estrategikoak, III. Programa ezartzen du, “Enpresa-sarea indartzea, eta turismoaren kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea” izenekoa. Horrek berekin ekarriko du, besteak beste, kudeaketa mekanismoak sendotzea eta kalitatea ziurtatzea, batez ere online bidezko merkatuan, helburu zehatz batekin: turistari kalitate maila homogeneoak bermatzea, maila edo kategoria bereko establezimenduetan.

Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoaren baitan aipatutako eginkizunak eta helburuak betetzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak komenigarritzat jo du turismoaren arloko ikuskapen plan bat diseinatzea eta gauzatzea, erraztasunak ematearren hainbat neurri betetzeko, turismoaren kalitatea handitzen eta lehia desleialari aurre egiten laguntzeko neurriak hain zuzen. Hala, ikuskapen planak tresna erabilgarria izan nahi du lortu nahi diren helburuak zehazteko, halako moduz non aise zehaztu eta bermatu ahal izanen baitira jarduketen eraginkortasuna eta emaitzen lorpena, eskura dauden baliabideei dagokienez betiere.

Hauek dira turismoaren arloko ikuskapena egiteko planaren helburuetako batzuk: eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eustea, horretarako, zainduko eta egiaztatuko da betetzen direla turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere; jarduera klandestinoa ezabatzea –horretarako, intrusismoa eta lehia desleiala jazarriko dira–; zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzea; turismo arloan eman diren dirulaguntzak zertarako erabili diren ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea; elkarlana sustatzea, beste administrazio publiko batzuekiko, Nafarroako Foru Komunitateko departamentu eta erakunde autonomoekiko eta Nafarroako Turismo Bulegoen Sarearekiko; eta, azkenekoz, aurrera egitea ikuskapenak gauzatzen dituzten langileen kualifikazioan eta prestakuntzan.

Ikuskapen jardueren artean, lehentasunezkoa izanen da ostatu turistikoen eskaintza klandestinoa detektatzea eta kontrolatzea, bai turismo aktiboko eta kulturaleko jardueretan, bai informazio turistikoa emateko jardueretan –free tourrak–, baita bitartekaritza turistikoko jardueretan ere.

Adierazitako helburuak eraginkortasunez betetze aldera, 2023ko abenduaren 31ra bitarteko indarraldia jarri da, hasitako jarduerei denboran segida emateko eta haiei segimendu hobea egiteko.

Jarduketa zehatzak behar dituzten egoera bereziak gorabehera, ikuskapen planak ikuskapen jarduketaren oinarrizko esparrua eratzen du turismoaren arloan.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Turismoaren arloko Ikuskapen Plana onestea 2022. eta 2023. urteetarako. Plana ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. 2022. eta 2023. urteetako Turismoko Ikuskapen Planaren helburuak eta garapen-programak finkatzea.

Jarduketak planifikatu eta programatzeko, oro har, zenbait pauso emanen dira: ekintzak identifikatu, berariazko helburuak definitu, prozedurak zehaztu, iraupena kalkulatu, eta exekuzio epeak finkatu, aurreikusitako helburuak eta egindako ikuskapen jarduketak zenbateraino bete diren ikusteko eta planean ezarritako programak baloratzeko.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak garatu eta eramanen du aurrera Turismoko Ikuskapen Plana.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 24an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TURISMOAREN ARLOKO IKUSKAPENA EGITEKO PLANA 2022. ETA 2023. URTEETARAKO

Turismoaren arloko ikuskapena egiteko plana ikuskapen turistikoaren urteko jarduna planifikatzeko tresna da.

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 47. eta 48. artikuluek esleitutako eginkizunak betez, turismoko ikuskaritzak 2022. eta 2023. urteetan ezarri beharreko helburu, jarduketako ildo estrategiko eta programa berariazkoei jarraikiz eratuko da Nafarroako Foru Komunitatean turismoaren arloko ikuskapena egiteko plan hau.

I.–Helburuak

1.–Eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eustea. Horretarako, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen diren zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.

2.–Jarduera klandestinoa ezabatzea. Horretarako, intrusismoa eta lehia desleiala jazarriko dira.

3.–Zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzea.

4.–Gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea turismo arloan emandako dirulaguntzen erabilera.

5.–Jarduera eta/edo zerbitzu turistikoen arduradunei informazioa eta aholkua ematea beren eskubide eta betebeharrei buruz.

6.–Turismoko ikuskapeneko langileen lanbide kualifikazioa sustatzea.

7.–Urratsak ematea administrazioekiko koordinazioan eta turismoaren sektorearekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten entitate publiko zein pribatuengandik informazioa eskuratzeko.

Helburu horiek betetze aldera, jarraibide hauek ezartzen dira:

1.–Ikuskapen jardueren artean, lehentasunezkoa izanen da ostatu turistikoen eskaintza klandestinoa detektatzea eta kontrolatzea, bai turismo aktiboko eta kulturaleko jardueretan, bai bitartekaritza turistikoko jardueretan, baita informazio turistikoa emateko jardueretan ere –free tourrak–. Besteak beste, berariazko kontrola eginen da Interneten turismo-plataformek argitaratzen dituzten eskaintzetan, eta lehentasuna emanen zaie datuak egiaztatzeko lanei, arau turistikoek baimentzen ez dituzten jardueren zantzuak ikusten direnean, horrek ezertan galarazi gabe beste eremu edo esparruetan egin daitezkeen kontrol jarduketa koordinatuak, eskuragarri dagoen informazioak jarduera horrek intentsitate berezia eduki dezakeela erakusten badu.

Nafarroako Turismoari buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat, plataforma turistikoei errekerimenduak eginen zaizkie, dituzten datuak jakinaraz ditzaten enpresa turistikoen titulartasun eta helbideari buruz, baldin eta merkaturatzen duten edo beren plataformetan publizitatea egiten duten establezimendu edo jarduera turistikoetan ez badute agertzen erregistro-inskripzioaren kodea. Halaber, turismo arloan eskumena duen departamentuak hala aginduz gero, errekerimendua egiten ahalko zaie kodea agertzen ez duten enpresa, zerbitzu edo jardueren publizitatea eta informazioa kendu ditzaten beren informazio, merkaturatze eta publizitate bideetatik.

2.–Bidaia konbinatu edo lotetsien bermeak egiaztatuko eta kontrolatuko dira, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2015eko azaroaren 25ean bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia-zerbitzuei buruz emandako 2015/2302 (EB) Zuzentarauarekin bat, eta Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeari jarraikiz. Lehentasunezko helburua izanen da Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik egon gabe eta bidaia konbinatuak eta lotetsiak antolatzeko bermerik izan gabe bitartekaritza turistikoko jarduera osagarriak egiten dituzten jarduera turistikoetan eragitea.

3.–Indarra duen araudia ez betetzeagatik Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu ez diren jardueren kontrol aktiboa eginen da, behar bezala ziurtatzearren ez dutela inolako jarduerarik egiten haiek garatzeko betebeharrak bete arte. Eta Nafarroako Turismo Erregistroan ofiziozko bajak proposatuko dira aktibo ez dauden edo lan egiteko betebeharrak betetzen ez dituzten jarduera turistikoentzat.

4.–Arreta berezia jarriko da indarreko araudia ez betetzeagatik aktaren bat jaso duten jardueretan, ziurtatze aldera ez dutela berriz legedia urratuko eta erabiltzaileari behar bezalako zerbitzua ematen zaiola.

5.–Beste administrazio publiko batzuekiko elkarlana sendotuko da, baita Nafarroako Foru Komunitateko departamentu eta erakundeekikoa eta Nafarroako Turismo Bulegoen Sarearekikoa ere, jarduketen baliabideak hobeki aprobetxatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko. Komunikazio bide bat ezarriko da lankidetza hori eta kooperazio hori errazteko.

6.–Prentsa-oharren bidez, eskaintza klandestinoaren kontra egindako jarduketen berri emanen da.

II.–Jarduketa ildo estrategikoak

1.–Eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eusteko jarduketak. Kalitate horri eusteko, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen direla zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.

2.–Turismoko honako zerbitzu klandestino hauek saihesteko jarduketak: ostatua ematea, bitartekaritza zerbitzuak, turismoko informazio eta turismo aktiboko jarduerak. Arreta berezia emanen zaie turismo-plataformen eta gailu mugikorren bidez Interneten egiten diren jarduerei.

3.–Turismo zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak errespetatzen direla zaintzeko jarduketak; horretarako, kontratatutako turismo zerbitzuetan izandako gabeziengatik aurkeztutako erreklamazio eta zerbitzuak egiaztatuko dira.

4.–Turismo arloan emandako dirulaguntzak behar ez bezala erabiltzea saihesteko jarduketak; horretarako, onartutako helbururako erabili direla egiaztatuko da.

5.–Informazio eta aholkularitza jarduketak eginen dira, turismo-enpresei eta zerbitzu zein jarduera turistikoen arduradunei zuzenduta, beren eskubideak gauzatu eta betebeharrak betetzeari lotuta; informazio eta aholkularitza zerbitzu horiek haiek eskatzen ahalko dituzte, edo turismo-ikuskaritzako langileek ofizioz eman.

6.–Ikuskapen eginkizuna betetzen duten langileen prestakuntza espezializatuan aurrera egiteko jarduketak.

7.–Administrazio turistikoaren eta sektore turistikoarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste administrazioen artean informazio trukea egon dadin laguntzeko jarduketak.

III.–Programa berariazkoak

III.1.–Ildo estrategiko honetako programak: eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eusteko jarduerak. Kalitate horri eusteko, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen direla zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.

1.1. programa. Kalitate ezin hobearen eredua hotel establezimenduetan.

1.1.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Hotel establezimenduak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.

Ikuskapenak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.

Jarduketa esparrua:

Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten hotel establezimenduak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.1.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan jasotako datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten hotel establezimenduak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.1.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer hotel establezimenduk ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden hotel establezimenduetatik zeintzuk dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden hotel establezimenduetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.1.4. azpiprograma. Hotel establezimenduetan turismoko araudia betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Hotel establezimenduak ikuskatzera joatea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela dagokion kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako hotel establezimenduak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.2. programa. Kalitate ezin hobearen eredua landetxeetan.

1.2.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Landetxeak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.

Ikuskapenak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.

Jarduketa esparrua:

Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten landetxeak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.2.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten landetxeak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.2.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer landetxek ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden landetxeetatik zeintzuk dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden landetxeetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.2.4. azpiprograma. Landetxeetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Landetxeak ikuskatzea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako landetxeak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.3. programa. Kalitate ezin hobearen eredua apartamentu eta etxebizitza turistikoetan.

1.3.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Apartamentu eta etxebizitza turistikoak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.

Ikuskapenak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.

Jarduketa esparrua:

Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten apartamentu eta etxebizitza turistikoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.3.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten apartamentu eta etxebizitza turistikoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.3.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer apartamentu eta etxebizitza turistikok ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden establezimenduetatik zeintzuk dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden establezimenduetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.3.4. azpiprograma. Apartamentu eta etxebizitza turistikoetan turismoko araudia betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Apartamentu eta etxebizitza turistikoak ikuskatzea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako apartamentu eta etxebizitza turistikoak. Arreta berezia emanen zaie ikuskapen zerbitzuek aurkitutako gabeziak zuzendu ez dituzten establezimenduei, eta aztertuko da, Iruñean inskribatutakoen kasuan, dagokion udal lizentzia duten edo ez.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.4. programa. Kalitate ezin hobearen eredua aterpe turistikoetan.

1.4.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Aterpe turistikoak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.

Ikuskapenak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.

Jarduketa esparrua:

Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten aterpe turistikoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.4.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten aterpe turistikoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.4.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer aterpe turistikok ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden aterpe turistikoetatik zeintzuk dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden aterpe turistikoetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.4.4. azpiprograma. Aterpe turistikoetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Aterpe turistikoak ikuskatzea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Ikuskapen bisitak egitea aterpe turistiko gisa sailkatutako establezimenduetara, bereziki Donejakue bidean daudenetara, abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuan aurreikusitakoa betez (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua), instalazioen egoera ikuskatzeko.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.5. programa. Kalitate ezin hobearen eredua turismoko kanpamentuetan.

1.5.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismoko kanpamentuen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, turismoko kanpamentuen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Turismoko kanpamentuak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.

Ikuskapenak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.

Jarduketa esparrua:

Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten turismoko kanpamentuak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.5.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismoko kanpamentuen titularrek aurkeztutakoak.

Ikuskapen jarduketa:

1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, turismoko kanpamentuen titularrek aurkeztutakoak.

2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten turismoko kanpamentuak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.5.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer turismo kanpamentuk ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismoko kanpamentuetatik zeintzuk dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.

Jarduketa esparrua: Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismoko kanpamentuetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

1.5.4. azpiprograma. Turismoko kanpamentuetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Ikuskapen bisitak egitea aire zabaleko ostatuen establezimenduetara, martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuan aurreikusitakoa betez (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpamentuen antolamenduari buruzko erregelamendua), instalazioen egoera ikuskatzeko, bereziki honako hauek egiaztatzeko:

–Turismoko kanpaleku bakoitzaren egiazko edukiera.

–Aztertzea zenbateraino betetzen diren 24/2009 Foru Dekretuan zehaztutako betebeharrak.

–Egiaztatzea ea zuzendu diren ikuskapenak egindako zuzenketa-eskaeretako gabeziak.

–Nafarroako Turismo Erregistroko datuak eguneratzea.

Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko kanpamentuak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

III.2.–Ildo estrategiko honetako programak: klandestinitatea ezabatzeko jarduketak, ostatua emateko zerbitzu turistikoetan, bitartekaritza eta informazio turistikoko zerbitzuetan, eta informazio eta turismo aktiboko jardueretan. Arreta berezia emanen zaie Interneteko eta gailu mugikorren bidez egindako jarduerei.

2.1. programa. Detektatzea ea ostatu emateko zerbitzua eman den apartamentuaren edota etxebizitza turistikoaren bidez, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe, nahitaezkoa izanik.

Ikuskapen jarduketa:

Apartamentu turistikoak edo etxebizitza turistikoak iragartzen dituzten web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrek dagozkien erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu dituzten. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Informazio-errekerimenduak eginen zaizkie turismo-plataformei, baldin eta beren iragarki eta/edo publizitateetan ez badute adierazten Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea.

Jarduketa esparrua:

Apartamentu edo etxebizitza turistikoen modalitatean ostatu ematen duten establezimendu turistikoak, Nafarroan kokaturik daudenak, baldin horien publizitatea egin bada Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio zenbakia adierazi gabe. Lehentasunezko jarduketa eremuak ezarriko dira, kontuan izanik zer eragin eta garrantzi duten Nafarroako Foru Komunitateko sektore turistikoan.

Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea aditzera eman gabe iragarkiak eta/edo publizitatea paratzen dituzten turismo-plataformak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

2.2. programa. Detektatzea ea turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzurik eta informazio turistikoko zerbitzurik –free tourrak– eman den Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe, nahitaezkoa izanik.

Ikuskapen jarduketa:

Turismo aktibo edo kulturaleko jarduerak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak iragartzen dituzten web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrak dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duen, eta, hala badagokio, aplika daitezkeen arauen eta titularren betebeharren berri emateko. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroan gauzatzen diren turismo aktiboko eta kulturaleko jarduerak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

2.3. programa. Detektatzea ea bitartekaritza turistikoaren zerbitzurik eman den Nafarroako Turismo Erregistrokoan inskribatu gabe, nahitaezkoa izanik.

Ikuskapen jarduketa:

Bitartekaritza turistikoko jarduerak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak iragartzen diren web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrak dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duen, eta, hala badagokio, aplika daitezkeen arauen eta titularren betebeharren berri emateko. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.

Jarduketa esparrua:

Nafarroan gauzatzen diren bitartekaritza turistikoko jarduerak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

2.4. programa. Detektatzea kanpatzeko zerbitzurik eman ote den autokarabanak gelditzeko eta aparkatzeko udal eremuetan.

Ikuskapen jarduketa:

Autokarabanak gelditzeko eta aparkatzeko udal eremuetan ematen den zerbitzua eta erabiltzaileek arauak betetzen dituzten egiaztatzeko jarraipen eta koordinazio lanak eginen dira, administrazioan eskudun diren departamentuekin batera.

Jarduketa esparrua:

Autokarabanak gelditzeko eta aparkatzeko udal eremuak, azaroaren 5eko 103/2014 Foru Dekretuak arautu gabekoak (foru dekretu haren bidez onetsi zen autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko antolamendu erregelamendua).

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

III.3.–Ildo estrategiko honetako programak: zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzea xede duten jarduketak.

3.1. programa. Zerbitzu turistikoak ematean izandako gabeziengatik turismo zerbitzuetako erabiltzaileek jarritako salaketak egiaztatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Dokumentuak egiaztatzea eta, hala badagokio, establezimenduetara joatea, turistek jarritako salaketetan eta erreklamazioetan edota beste erakunde publiko batzuen txostenetan ageri diren gertakariak egiaztatzeko.

Jarduketa esparrua:

Zerbitzu turistikoen erabiltzaileek edota Nafarroako beste administrazio publiko batzuek salatu dituzten establezimenduak eta jarduera turistikoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

3.2. programa. Bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia zerbitzuei buruzko turismo arauak betetzen diren kontrolatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Dokumentuak egiaztatzea eta, hala badagokio, establezimenduetara joatea, egiaztatzeko bidaia konbinatuak eta lotetsitako bidaia zerbitzuak antolatzen eta/edo merkaturatzen dituzten enpresek betetzen dituztela arau hauetan ezarritako betebeharrak: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak azaroaren 25ean emandako 2015/2302 (EEE) Zuzentaraua, bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta Lege Osagarri batzuen testu bategina (azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Jarduketa esparrua:

Bitartekaritza turistikoa egiten duten enpresak, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuak.

Osagarri modura, bidaia konbinatuak eta/edo lotetsiak antolatzen dituzten establezimendu turistikoak, edo izaera hori ez duten establezimenduak.

Exekuzio epea: Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

3.3. programa. Turismo aktibo eta kulturaleko enpresetan turismoko araudia betetzen den kontrolatzea.

Ikuskapen jarduketa:

Egiaztatzea ea betetzen diren turismo aktiboaren arloan aplika daitezkeen arauetan adierazitako baldintzak, eta enpresei errekeritzea, idatziz, polizaren dokumentazioa, aseguru kontratuen indarreko ordainagiriak eta Nafarroako Turismo Erregistroan gordetzen den beste edozein informazio.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismo aktibo eta kulturaleko enpresak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

III.4.–Ildo estrategiko honetako programak: turismo arloan emandako funts publikoak behar ez bezala erabiltzea saihesteko jarduketak, zer helburutarako eman ziren, horretarako erabili direla egiaztatuta.

4.1. programa. Egiaztatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bidez kudeatutako turismoko dirulaguntzak ongi erabili direla.

Ikuskapen jarduketa:

Ikuskatzera joatea edo beste edozein frogabideren bitartez egiaztatzea benetan gauzatu direla, ongi gauzatu ere, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako dirulaguntzekin finantzatutako azpiegitura edo sustapen turistikoko jarduketak.

Jarduketa esparrua:

Turismo enpresak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Nafarroako toki-erakundeak eta partzuergoak, Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen dirulaguntzen onuradun izan direnak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

III.5.–Ildo estrategiko honetako programak: informazioa eta aholkua emateko jarduketak, jarduera turistikoen enpresei, Nafarroako toki-erakundeei eta Nafarroako Foru Komunitateko erakunde eta departamentuei zuzenduak.

5.1. programa. Turismo arloko aurretiazko txostenak prestatzea.

5.1.1. azpiprograma. Aurretiaz kontsulta egiteko aukera, jakiteko Nafarroako Turismoari buruzko Foru Legearen 13 bis artikuluan araututakoari jarraitzen zaion.

Ikuskapen jarduketa:

Aurretiazko txostenak emanen dira, aldez aurretik eskatuta, azpiegiturei eta zerbitzuei buruzko baldintzak betetzen diren jakiteko, bai eta otsailaren 14ko Nafarroako Turismoari buruzko Legearen 13 bis artikuluan egiten den proiektuen sailkapenari buruz ere. Nafarroako toki-erakundeek beren eskumeneko lizentzien tramitazioan egin dezakete kontsulta hori.

Jarduketa esparrua:

Pertsona fisikoak edo juridikoak, turismoari loturik erabiliko den establezimendu bat eraiki edo eraberritzeko proiektua dutenak, edo jarduera turistikoren bat egin asmo dutenak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

5.1.2. azpiprograma. Txostenak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuentzat, sustatzaile publiko nahiz pribatuei tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (TGPE) gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzei buruz. Leader programa edo antzekoak.

Ikuskapen jarduketa:

Txostenak, jardueraren eta turismo arloko araudiaren arteko egokitasunari buruz.

Jarduketa esparrua:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak, zerikusia dutenak sustatzaile publiko nahiz pribatuei tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (TGPE) gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzekin. Leader programa edo antzekoak.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

5.2. programa. Turismo arloko araudia aplikatzean edo garatzean gertatutako anomaliak hautematea; erraz zuzendu daitezkeen anomaliak izanen dira jomuga, turismo zerbitzuen erabiltzaileei kalte-galerarik eragiten ez dietenak.

Ikuskapen jarduketa:

Ohartarazpen aktak prestatuko dira, edo, kasuan-kasuan, aholku espezifikoa emanen da aplikatu beharreko araudiaren betekizunei buruz.

Jarduketa esparrua:

Ikuskapen jarduketak egitea hautemandako anomaliei loturik, zeinak erraz zuzentzeko modukoak izanen baitira, arau-hauste arinak baino ez dakartenak eta, hortaz, kalte-galerarik ez turismo zerbitzuen erabiltzaileendako.

Exekuzio epea:

Ikuskapen plana indarrean den bitartean.

III.6.–Ildo estrategiko honetako programak: ikuskapen eginkizuna betetzen duten langileen prestakuntza espezializatuan aurrera egiteko jarduketak.

6.1. programa. Irizpideen eta prozeduren homogeneizatzea.

Egin beharreko jarduketak:

Aldian aldiko bilerak, ikuskapen plana indarrean dagoen bitartean egiten diren antzeko jarduketetan irizpideak bateraturik egon daitezen eta jarrera beraz ekin diezaioten.

6.2. programa. Jarduteko jarraibideak eta/edo protokoloak prestatzea.

Egin beharreko jarduketak:

Jarduteko jarraibideak eta/edo protokoloak prestatzea, jarduteko irizpideak eta araudi turistikoaren aplikazioa homogeneizatzeko.

6.3. programa. Ikuskatzaileen prestakuntza.

Ikuskatzaileen prestakuntza premiez jabetzea, prestakuntza ekintzak prestatzeko.

III.7.–Ildo estrategiko honetako programak: administrazio turistikoaren eta sektore turistikoarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste administrazioen artean informazio trukea egon dadin laguntzeko jarduketak.

7.1. programa. Koordinazio-lanak egitea turismo bulegoekin, elkarteekin, Nafarroako toki-erakundeekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoko gainerako departamentuekin eta erakundeekin, eraginkortasun eta koordinazio administratiboa hobea izan dadin.

IV.–Bi urterako ikuskapen plana gauzatzea eta emaitzak

2022. eta 2023. urteetan gauzatuko da ikuskapen plana; nolanahi ere, jarduketak programatzerakoan kontuan hartuko da zer sasoi da egokiena zerbitzu turistikoei trabarik ez jartzeko zerbitzu ematerakoan.

Plan honen ondoko hurrengo urte naturalaren bi lehenbiziko hilabeteetan, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak urteko memoria bat prestatuko du, ikuskapen planaren gauzatzearen datu guztiekin, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira igorriko da.

Iragarkiaren kodea: F2203040