60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen 15 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian epaimahai kalifikatzaileak onetsitako behin betiko emaitzen aurka.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 17an emandako 70/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen 15 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Prozesu horretan, José Javier Ruiz Zubicoa jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lekualdatze lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka (kalifikazio epaimahaiak onetsi ondoren 2022ko otsailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenak).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Eskaera hori Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari zuzendu beharko zaio.

Iruñean, 2022ko martxoaren 16an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2203969