6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2022rako lan-egutegia

Alkatetzaren abenduaren 22ko 510/2021 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 140/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondokoa.

–Irailaren 7a, 8a, 9a, 12a eta 13a: herriko festak.

–Urriaren 31: Santu Guztien Egunaren bezpera.

–Abenduaren 5a: Konstituzioaren egunaren bezpera.

–Abenduaren 7a: Andre Maria Sortzez Garbiaren bezpera.

–Abenduaren 9a: Andre Maria Sortzez Garbiaren ondokoa.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Era berean, jakinarazten da udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia honako hau dela: 09:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2118021