6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Eguneratzea herri-larre eta -lurzatien aprobetxamendurako kanona

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2021eko abenduaren 21eko bilkuran, onetsi zuen herri-larre- eta -lurzatien aprobetxamendurako kanonaren urteko eguneraketa. Hauxe:

–Behi- edo zaldi-aziendako buru bakoitzeko (azienda larria): 2 euro, buruko.

–Ardi- edo ahuntz-aziendako buru bakoitzeko (azienda txikia): 0,30 euro, buruko.

–Laborantzarako herri-lurzati bakoitzeko: 12 euro urtean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko abenduaren 23an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2118060