6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Ur-horniduraren zerbitzuak (altan) emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Ur-horniduraren zerbitzuak (altan) emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2021eko abenduaren 22an- Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2117974